viernes, 23 de marzo de 2018

martes, 20 de marzo de 2018

1.B-KO IKASLEAK BARATZEKO LANETAN





Gaurko eguraldi ona aprobetxatuz, 1.B-ko ikasleak lanean ibili gara baratzean. Bankaletara gure baratzan hazitako belarra botatzen aritu gara. Lanean ibili garen bitartean hainbat animalia ikusi ditugu: marigorringoak, inurriak, zizareak, bareak, eltxoak, txoriak, arranoak…
Primeran pasatzen dugu beste era batera ikasten dugun bitartean!











viernes, 9 de marzo de 2018

5. MAILA ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN

Gaur gure 5. mailako ikasleak Bolumburura joan dira zuhaitz batzuk landatzera, Zuhaitz eguna ospatzeko. Hemen uzten dizkizuegu ekintza honen argazki batzuk.

























martes, 27 de febrero de 2018

4. MAILAKO KAZETARIAK



Pasa den asteko ostegunean 4. Mailako ikasleok kazetari bihurtu ginen.

Geletan elkarrizketa bat nola egiten den ikertzen ibili gara eta praktikan jartzeko oso gonbidatu bereziak izan genituen  eskolan: Leire eta Beñat. Biek euskal ohituren alde lan egiten dute gure herrian eta  galdera ugari prestatu genituen haiei  egiteko. 



 
 Leire dantzaria da eta gure galderak erantzuteaz gain,  euskal dantza polita eskaini zigun. 




 





Beñat  bertsolaria da eta umeen galderak erantzun ondoren amaiera dotorea eman zion gure saioari bertsotan. 




MILA ESKER LEIRE ETA BEÑAT!  ARTISTA HUTSAK ZARETE!




ZORIONAK  4. MAILAKO IKASLEEI EGIN DUZUEN LANAGATIK!

miércoles, 21 de febrero de 2018

2. MAILA LURRASKAN (3. EGUNA)

Atzokoa bai izan zela egun gogorra! Ederki disfrutatu genuen diskofestan!







Abereak zaintzen lan eta lan ibili ginen



















Gaur bukatuko da gure barnetegia! Goizean erroskila goxoak prestatuko ditugu eta 16:30erako eskolan egongo gara!











Mimetizeko historia museoa!