Pasa den asteko ostegunean 4. Mailako ikasleok
kazetari bihurtu ginen.
Geletan elkarrizketa bat nola egiten den
ikertzen ibili gara eta praktikan jartzeko oso gonbidatu bereziak izan genituen
eskolan: Leire eta Beñat. Biek euskal
ohituren alde lan egiten dute gure herrian eta galdera ugari prestatu genituen haiei egiteko.
Leire
dantzaria da eta gure galderak erantzuteaz gain, euskal dantza polita eskaini zigun.
Beñat bertsolaria da eta umeen galderak erantzun
ondoren amaiera dotorea eman zion gure saioari bertsotan.
MILA ESKER LEIRE ETA BEÑAT! ARTISTA HUTSAK ZARETE!
ZORIONAK
4. MAILAKO
IKASLEEI EGIN DUZUEN LANAGATIK!
No hay comentarios:
Publicar un comentario