lunes, 19 de febrero de 2018

2.MAILA LURRASKAN (1. EGUNA)

Gure ikasleak prest daude barnetegiko lehenengo gaua etxetik kanpo pasatzeko.
Eguraldiak ez digu lagundu momentuz, baina ziur gaude  jarraituko dugula oso ondo pasatzen hurrengo egunetan!








Familiak egon lasai  ondo zainduta daude eta!

viernes, 9 de febrero de 2018

INAUTERIAK 2018 GELAKO ARGAZKIAK

Pena izan da, eguraldiak ez digu ateratzen utzi. Barruan jaia izan dugu, baina gurasoek ez dute aukera gure mozorro politak ikusteko. Hona hemen eskolan atera ditugun gelako argazkiak.
Ha sido una pena, pero el tiempo no nos ha permitido hacer la kalejira. Hemos celebrado el carnaval, pero dentro de la escuela, por lo que los padres no han podido ver a sus hij@s disfrazados. Aqui os dejamos una pequeña muestra de los disfraces por aula.
















 

jueves, 8 de febrero de 2018

AGATE DEUNA 2018


 Aurreko ostiralean Euskal Herriko ohitura politenetariko bat ospatu genuen eskolan, AGATE DEUNA
Lurra esnatu genuen kantuz-kantu. Espero dugu gure baratzeko uzta ona izan daigula!

El pasado viernes celebramos una de las tradiciones mas bonitas de Euskal Herria, SANTA AGUEDA
Despertamos la tierra después de este frío invierno,  esperemos tener una buena cosecha en el huerto ecológico.




viernes, 2 de febrero de 2018

MATERIA ORGANIKOAREN BILKETA PROZESUA



Eskolan 215,3 kg materia organiko bildu dugu zuen laguntzarekin. Ezetz asmatu!!! Baratzeko lurzorua aberasteaz gain zaborren kudeaketarako ingurune kostuak %40a murriztu dugu.
En la escuela hemos recogido 215,3 kg de materia orgánica con vuestra ayuda. ¿Sabíais que aparte de enriquecer nuestra huerta hemos reducido el coste medioambiental que supone la recogida un 40%?


 












Eskerrik asko guztioi zuen partaidetzagatik!!!!!







Bildutakoa grafiko batean adierazi dugu gelaka, eta gero grafikoa gelan interpretatu eta landu dugu.


jueves, 25 de enero de 2018

AHOKORAPILO TXAPELKETA 3. MAILA



Munduko
lehenengo ahokorapilo txapelketa
Zallako Mimetiz eskolako
hirugarren mailako ikasleen artekoa

  • Lehenengo proban, banakakoa, ikastalde bakoitzaren ordezkari batek, urrezko mokoa,  zortzi aldiz esan beharko du honakoa:

“BITXILORE, LORE-BITXI, PATXI-PITXI, LORE-BITXI, BATZEN BILTZEN, ZORTZI LORE”
    Parrastada bota beharko dute osorik, ondo eta garbi  ahozkatuz.

  • Bigarren proban, talde bakoitzeko hiru ikasleek osatutako talde ordezkaria. Minutu batez, txandaka, ahaleginduko dira aurreko ahokorapiloa ahalik eta bider gehien esaten. Hori bai, taldekideek esaldia hiru aldiz esan beharko dute, eta txanda-pasa egindo dute, horrela minutua osatu arte.

Zer esanik ez, primeran pasa genuen txapelketa ospatu genuen arratsaldean, urtarrilak 19 egun zituela. Eta txapelketa baten beti txapelduna izaten denez gero bakar-bakarrik falta zaigu esatea nortzuk izan ziren…
Hirugarren Bkoak izan ziren txapeldunak, bai banakakoan, bai taldekakoan. Zorionak haiei! Eta gainontzekoak prest zaitezte errebantxarako!






miércoles, 20 de diciembre de 2017

IZENADUBARA IRTEERA (2. maila)

IZENA DUEN GUZTIA...BADA! 
(¡Todo lo que tiene nombre... existe!)
Izenadubara joan ziren pasa den astean 2. mailako ikasleak. Bertan Olentzeko eta Mari Domingiren baserria ikusi ez ezik  Euskal Herriko Mitologiaren pertsonai desberdinak ere ikusi genituen: sorgina, lamia, tartalo...
Primeran pasatu genuen!











martes, 19 de diciembre de 2017

EUSKARA NAZIOARTEKO EGUNA EURIPEAN

Abenduaren 3 ospatu zen Euskararen Nazioarteko eguna. Eskolan dena izan genuen prest aurreko ostiralean ospatzeko, baina eguraldiak ez zigun treguarik eman. Hala ere, batzuek gela mailan, aurrez prestatutako anta eta dantza egin zuten.
1. mailako ikasleak animatu ziren eta hementxe duzue laburpen bat.










Mimetizeko historia museoa!