jueves, 25 de enero de 2018

AHOKORAPILO TXAPELKETA 3. MAILA



Munduko
lehenengo ahokorapilo txapelketa
Zallako Mimetiz eskolako
hirugarren mailako ikasleen artekoa

  • Lehenengo proban, banakakoa, ikastalde bakoitzaren ordezkari batek, urrezko mokoa,  zortzi aldiz esan beharko du honakoa:

“BITXILORE, LORE-BITXI, PATXI-PITXI, LORE-BITXI, BATZEN BILTZEN, ZORTZI LORE”
    Parrastada bota beharko dute osorik, ondo eta garbi  ahozkatuz.

  • Bigarren proban, talde bakoitzeko hiru ikasleek osatutako talde ordezkaria. Minutu batez, txandaka, ahaleginduko dira aurreko ahokorapiloa ahalik eta bider gehien esaten. Hori bai, taldekideek esaldia hiru aldiz esan beharko dute, eta txanda-pasa egindo dute, horrela minutua osatu arte.

Zer esanik ez, primeran pasa genuen txapelketa ospatu genuen arratsaldean, urtarrilak 19 egun zituela. Eta txapelketa baten beti txapelduna izaten denez gero bakar-bakarrik falta zaigu esatea nortzuk izan ziren…
Hirugarren Bkoak izan ziren txapeldunak, bai banakakoan, bai taldekakoan. Zorionak haiei! Eta gainontzekoak prest zaitezte errebantxarako!






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mimetizeko historia museoa!