martes, 27 de febrero de 2018

4. MAILAKO KAZETARIAK



Pasa den asteko ostegunean 4. Mailako ikasleok kazetari bihurtu ginen.

Geletan elkarrizketa bat nola egiten den ikertzen ibili gara eta praktikan jartzeko oso gonbidatu bereziak izan genituen  eskolan: Leire eta Beñat. Biek euskal ohituren alde lan egiten dute gure herrian eta  galdera ugari prestatu genituen haiei  egiteko. 



 
 Leire dantzaria da eta gure galderak erantzuteaz gain,  euskal dantza polita eskaini zigun. 




 





Beñat  bertsolaria da eta umeen galderak erantzun ondoren amaiera dotorea eman zion gure saioari bertsotan. 




MILA ESKER LEIRE ETA BEÑAT!  ARTISTA HUTSAK ZARETE!




ZORIONAK  4. MAILAKO IKASLEEI EGIN DUZUEN LANAGATIK!

miércoles, 21 de febrero de 2018

2. MAILA LURRASKAN (3. EGUNA)

Atzokoa bai izan zela egun gogorra! Ederki disfrutatu genuen diskofestan!







Abereak zaintzen lan eta lan ibili ginen



















Gaur bukatuko da gure barnetegia! Goizean erroskila goxoak prestatuko ditugu eta 16:30erako eskolan egongo gara!











martes, 20 de febrero de 2018

2. MAILA LURRASKAN (2. EGUNA)

Kaixo familiak!
Oso ondo jarraitzen dugu Lurraskatik!
Basoko tailerra izan dugu goizean, batzuk kanpora atera gara baina euria egin du nahikotxo.
Orain bazkaltzera joan gara.






Arratsalde gogorra daukagu aurretik etxabereak zaintzen!





lunes, 19 de febrero de 2018

2.MAILA LURRASKAN (1. EGUNA)

Gure ikasleak prest daude barnetegiko lehenengo gaua etxetik kanpo pasatzeko.
Eguraldiak ez digu lagundu momentuz, baina ziur gaude  jarraituko dugula oso ondo pasatzen hurrengo egunetan!








Familiak egon lasai  ondo zainduta daude eta!

Mimetizeko historia museoa!