Munduko
lehenengo ahokorapilo txapelketa
Zallako
Mimetiz eskolako
hirugarren
mailako ikasleen artekoa
- Lehenengo proban, banakakoa, ikastalde bakoitzaren ordezkari batek, urrezko mokoa, zortzi aldiz esan beharko du honakoa:
“BITXILORE,
LORE-BITXI, PATXI-PITXI, LORE-BITXI, BATZEN BILTZEN, ZORTZI LORE”
Parrastada bota beharko dute osorik, ondo eta
garbi ahozkatuz.
- Bigarren proban, talde bakoitzeko hiru ikasleek osatutako talde ordezkaria. Minutu batez, txandaka, ahaleginduko dira aurreko ahokorapiloa ahalik eta bider gehien esaten. Hori bai, taldekideek esaldia hiru aldiz esan beharko dute, eta txanda-pasa egindo dute, horrela minutua osatu arte.
Zer esanik ez, primeran pasa genuen txapelketa
ospatu genuen arratsaldean, urtarrilak 19 egun zituela. Eta txapelketa baten
beti txapelduna izaten denez gero bakar-bakarrik falta zaigu esatea nortzuk
izan ziren…
Hirugarren Bkoak izan ziren txapeldunak, bai
banakakoan, bai taldekakoan. Zorionak haiei! Eta gainontzekoak prest zaitezte
errebantxarako!