Astelehenean 4. mailako ikasleok Bolunburuko kastrora joan ginen. Naturan eta kirola eginez. Historiaurrea eta euskal mitologiari buruzko hainbat gauza ikasi genuen.
Primeran pasatu genuen!
| L.H.4. B |
| L.H. 4.D |
Bolunburun gelditu ginen gure gidarekin. Jorgek (Alboan Enkarterri Servicios Turisticos) primeran eman zizkigun azalpenak, eta patzientzia itzela izan zuen gurekin, eskerrik asko!!
| Ene! Hemendik autobidea ikusten da! |
| Aldapan gora poz-pozik! |
| Ez da ezer ikusten! Zorionez heldu ginenerako lainoa desagertu zen |
| Nahiko nekatuta heldu ginenez, azalpenak entzun baina lehen hamaiketakoa hartu behar izan genuen! Hau da hau nekea eta gosea! |
| Jorgek kastrori buruzko hainbat gauza azaldu zizkigun! |
| Pentsatu genuen soilik aldapan gora txarto pasako genuela, baina jaitsiera ere, ez zen bat ere erreza! |
| Hau da hau ahalegina! |
| Olentzeroari eskatuko dizkiot mendiko botak ez jausteko! |
| Miradorretik sekulako biztak izan genituen! |
Bolunburu bustita zegoenez, Longarrera abiatu ginen bazkaltzera, bai ondo pasatu genuela bazkaldu ondoren!
Azkenean txangoa bukatu da... gaitzerdi! lur jota gaudelako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario