miércoles, 29 de noviembre de 2017

BOLUNBURUKO KASTRORA IRTEERA


Astelehenean 4. mailako ikasleok Bolunburuko kastrora joan ginen. Naturan eta kirola eginez. Historiaurrea eta euskal mitologiari buruzko hainbat gauza ikasi genuen.
Primeran pasatu genuen!

L.H. 4.A


L.H.4. B
L.H. 4.D



Bolunburun gelditu ginen gure gidarekin. Jorgek (Alboan Enkarterri Servicios Turisticos) primeran eman zizkigun azalpenak, eta patzientzia itzela izan zuen gurekin, eskerrik asko!!



Ene! Hemendik autobidea ikusten da!


Aldapan gora poz-pozik!










Ez da ezer ikusten! Zorionez heldu ginenerako lainoa desagertu zen




Nahiko nekatuta heldu ginenez, azalpenak entzun baina lehen hamaiketakoa hartu behar izan genuen! Hau da hau nekea eta gosea!









Jorgek kastrori buruzko hainbat gauza azaldu zizkigun!









Pentsatu genuen soilik aldapan gora txarto pasako genuela, baina jaitsiera ere, ez zen bat ere erreza!






Hau da hau ahalegina!













Olentzeroari eskatuko dizkiot mendiko botak ez jausteko!




Miradorretik sekulako biztak izan genituen!

Bolunburu bustita zegoenez, Longarrera abiatu ginen bazkaltzera, bai ondo pasatu genuela bazkaldu ondoren!







Azkenean txangoa bukatu da... gaitzerdi! lur jota gaudelako!


Mimetizeko historia museoa!