viernes, 11 de mayo de 2018

1. MAILA POBALEN



Atzo gure ikasleek Pobalen eman zuten eguna. 
Ogia egin genuen, errementaria zelan egiten duen lan ikusi genuen, burdinola bisitatu genuen, eta Sopuertara joan ginen bazkaltzera.
Oso ondo pasatu genuen! Ez gara etxetik urrun joan behar leku ikusgarriak ikusteko! Gora Enkarterri!

















miércoles, 9 de mayo de 2018

6. MAILA ZALLAKO BERTSO TOPAKETAN

Maiatzaren 8an gure 6.mailako ikasleek Zallako Bertso Topeketan parte hartu dute. Urte osoa daramate bertso munduan murgilduta Aitor Arrutiari esker, eta hemen uzten dizuegu egindako azkenengo lana Zallako antzokian.


6. MAILAKO IKASLEAK BERTSO TOPAKETAN
  BIDEOA IKUSTEKO SAKATU IRUDIAN/ Para ver el video pulsa en la imagen



Kirola egin ondoren
sortuz hainbeste zirrara
oso osasungarria
ta dibertigarria da


Futbola, eskubaloia,
errugby eta sokatira
gure nahien arabera
kiro asko_egin ahal dira 


 Saskibaloian gabiltza
sartu nahian hirukoa
birrinketa egiteko
ez gara hasi nahiko 


Entrenatu behar duzu
korrika hona eta hara
atletismo egiteko
forman egon behar zara

Lagunekin gu bagoaz
Tourrera edo Girora
txirrindulariak badoaz
sarritan aldapan gora

Ukabilkadak banatu
behar dituzu Jo-Ta-Ke
etxean boxeoan jaso
dezakezu hainbat kolpe

6. mailako ikasleak Aitor Arrutiaren laguntzarekin.

miércoles, 18 de abril de 2018

LH 3. HAZIAK EREITZEN



 Mimetiz eskolako ikasle bakoitzak landararen baten haziak erein ditugu. Lehenik jogurt pote bat eta haziak ekarri ditugu. Gero jogur potea lurrez bete dugu. Etxetik ekarritako haziak erein ditugu: Tomatea, típula morea, piperrak, lekak, letxuga, pepinoa etabarren haziak erein ditugu. Ondoren jogurt potean zuloak egin ditugu bertatik ura sartzeko. Azkenik plater batzuk urez bete eta plateretan jogurt poteak bertan utzi ditugu. Hazten diren landare hoietako batzuk eskolako baratzean landatuko ditugu.







viernes, 23 de marzo de 2018

martes, 20 de marzo de 2018

1.B-KO IKASLEAK BARATZEKO LANETAN





Gaurko eguraldi ona aprobetxatuz, 1.B-ko ikasleak lanean ibili gara baratzean. Bankaletara gure baratzan hazitako belarra botatzen aritu gara. Lanean ibili garen bitartean hainbat animalia ikusi ditugu: marigorringoak, inurriak, zizareak, bareak, eltxoak, txoriak, arranoak…
Primeran pasatzen dugu beste era batera ikasten dugun bitartean!











viernes, 9 de marzo de 2018

5. MAILA ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN

Gaur gure 5. mailako ikasleak Bolumburura joan dira zuhaitz batzuk landatzera, Zuhaitz eguna ospatzeko. Hemen uzten dizkizuegu ekintza honen argazki batzuk.

























Mimetizeko historia museoa!