viernes, 11 de mayo de 2018

1. MAILA POBALEN



Atzo gure ikasleek Pobalen eman zuten eguna. 
Ogia egin genuen, errementaria zelan egiten duen lan ikusi genuen, burdinola bisitatu genuen, eta Sopuertara joan ginen bazkaltzera.
Oso ondo pasatu genuen! Ez gara etxetik urrun joan behar leku ikusgarriak ikusteko! Gora Enkarterri!

















miércoles, 9 de mayo de 2018

6. MAILA ZALLAKO BERTSO TOPAKETAN

Maiatzaren 8an gure 6.mailako ikasleek Zallako Bertso Topeketan parte hartu dute. Urte osoa daramate bertso munduan murgilduta Aitor Arrutiari esker, eta hemen uzten dizuegu egindako azkenengo lana Zallako antzokian.


6. MAILAKO IKASLEAK BERTSO TOPAKETAN
  BIDEOA IKUSTEKO SAKATU IRUDIAN/ Para ver el video pulsa en la imagen



Kirola egin ondoren
sortuz hainbeste zirrara
oso osasungarria
ta dibertigarria da


Futbola, eskubaloia,
errugby eta sokatira
gure nahien arabera
kiro asko_egin ahal dira 


 Saskibaloian gabiltza
sartu nahian hirukoa
birrinketa egiteko
ez gara hasi nahiko 


Entrenatu behar duzu
korrika hona eta hara
atletismo egiteko
forman egon behar zara

Lagunekin gu bagoaz
Tourrera edo Girora
txirrindulariak badoaz
sarritan aldapan gora

Ukabilkadak banatu
behar dituzu Jo-Ta-Ke
etxean boxeoan jaso
dezakezu hainbat kolpe

6. mailako ikasleak Aitor Arrutiaren laguntzarekin.

Mimetizeko historia museoa!